ARAZTUTAKO URAK, ITSASO ZABALERA

Gorliz, Plentzia eta Barrikako ur zikinak garbitu ostean itsasora botako dituen hodia martxan dago. 53.000 herritarrek erabilitako ura araztegitik ateratzeko erabiliko da. 2009tik lehorreko zatia martxan zebilen, eta asteon, itsaspetik doana ireki dute. Kilometro bat pasatxoko luzera dauka eta 25 metroko sakonerara isurtzen du ura, kostaldetik 700 metrora. 163 metroko luzera duen beste bat ere jarri dute, nagusiak huts egiten duenerako. Segundoko 303 litro isurtzen ditu.