Arrigorriagako Udalak herriko instituturako oinezkoentzako sarbidea eta Makua errepidea lotzeko obrak egin ditu. Hartara, ikastetxera oinez joan ohi diren ikasleen segurtasuna hobetu dute. Izan ere, orain artean gazteetako askok errepidea biribilgunearen erditik gurutzatzen zuten, eskolara joateko.