BIZKAIKO TXAPELA, SUEDIARA

Joan den domekan bukatu zen aurreko eguenean hasitako 26. Emakumeen Bizkaiko Bira. Fruizen hasi eta Gatikan amaitu zuten laugarren eta azken etapa. Emma Johanson suediarrak eroan du aurtengo txapela etxera. Urtea hasi zenetik sasoiko dagoela erakutsi du, eta Bizkaiko lasterketan argi geratu da. Helmugara Elisa Longo eta Evelyn Stevensek lagunduta iritsi zen. Hau da, sailkapen orokorrean bigarren eta hirugarren geratu diren andreekin, hurrenez hurren.