Barrutietako aginte organoa da Barruti Kontseilua. 20 kidek osatzen dute. Horietatik 13 kontseilariak dira. Udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatzen dituzten, azken hauteskundeetan barrutian lortu duten ordezkaritzaren arabera. Gutxienez, horietako bi udalbatzako kide dira. Izan ere, Barrutiko lehendakari eta lehendakariorde izateko, ezinbestekoa da udalbatzako kide izatea. Beste bost batzordekide ditu kontseiluak, hitz egiteko eskubidearekin, baina boto gabe. Auzo-elkarteek aukeratzen dituzte. Beste ordezkari bat izango dute 13 kontseilukideetako bat ere lortu ez duten alderdiek. Azken ordezkaria udal talde mistoak aukeratzen du. Azken bi hauek ez dute boto eskubiderik.