Sabino Aranako zubibidea botatzeko lanak eman dira

Interbiak sozietateak zubibidea botatzeko lanak adjudikatu dizkio aldi baterako enpresa elkarte bati. Proyectos y Obras Pabisa SA, Excavaciones Viuda de Sainz SA eta Orion Reparacion Estructural SL enpresek osatzen dute. 2,8 milioi euroko kostua izango du obrak. Udan hasi, eta 2014ko udaberrian amaituko dute.