HERRIA HIRU KOLOREZ TINDATZEN

Mungin Geure Ikurrek izeneko plataformak deituta, ikurrinaren aldeko martxa egin zuten Mungian joan den domekan. 12:00 inguruan hainbat landa auzotatik abiatu ziren, ikurrinak bizkarrean hartuta, Foruen plazara. 13:00ean zeukaten hitzordua udaletxe aurrean. Handik abiatuta herrigune osoa zeharkatu zuten Mungiako Udalak balkoian Espainiako bandera jartzeko jasotako agindua gaitzesteko asmoz. Balkoietan ikurrina jartzeko deia ere egin dute berriro ere.