Condor Legioari buruzko informazioa, argitara

Alemaniako Condor Legioak Gernikan 1937an eragindako suntsipena islatzen duen informazio eta argazkiez osaturiko lana aurkeztu du Gernikan Lau Haizetara Gogoan elkarteak. Bertan, 1936. eta 1937. urteetako gerran naziek eginiko “bidegabekerien” iraganari eta orainari buruzko informazioa emango da ezagutzera. Elai Alai aretoan egongo da. Helburua “historiaren hutsuneak betetzea” izan dela azaldu dute elkarteko kideek, hain ezaguna ez den informazioa azaleratzea. “Esate baterako, inor gutxik ezagutzen du militar alemaniarrek indar kolonial espainolari Rifeko gudaren azken momentuetan emandako laguntza. Hori guztia airetik Bizkaiko herriak suntsitu baino hogei urte lehenago gertatu zen”.