Okela Eguna egingo dute bihar Markina-Xemeinen

Nekazariak eta herritarrak elkartzeko plaza bat sortzeko asmoz, Okela Eguna egingo dute bihar Markina-Xemeinen. Eguaztenean hasi ziren, EHNEko kide Paul Nicholsonen berbaldiagaz, baina zapatua izango da egun nagusia.

10:00etan irekiko dute baserritarren azoka, Plazabarripean, trikitilari eta bertsolariek lagunduta. 12:00etan, leku berean, ile mozketaren erakustaldia egingo dute hainbat ardirekin. 12:30ean, berriz, erretako bildots okelarekin egindako pintxoak banatuko dira.

Egunari jai kutsua emateko, arratsaldean pilota partidak izango dira. 17:00etan hasiko dira zesta norgehiagokak, Uni pilotalekuan. 19:30ean, erromeria izango dute Kupela taldearekin.