Epaileak ez dio prebarikazio zantzurik aurkitu Zamudioko alkate Igotz Lopezi

Bilboko Zigor arloko 3. Instrukzio Epaitegiko epaileak ez du prebarikazio zantzurik aurkitu Igotz Lopez Zamudioko alkatearen (EAJ) jardunean, eta haren kontrako auzia artxibatu egin du. Aurreko alkate Sorkunde Aiarzaren auzi berberagatik jaso zuen salaketa Lopezek. 2010ean bederatzi urterako politikarako gaitasungabetu zuten Aiarza, prebarikazioa egotzita. Jose Maria Zarate izeneko Zamudioko bizilagun batek salatu zuen, etxean egiten zen itxitura eraisteko agindu ziolako alkateak. Epaileak frogatutzat jo zuen Aiarzak prebarikazioz jokatu zuela.

Zaratek berriz ere baimena eskatu zuen. Udalak obrak gelditu eta egindakoa eraitsarazteko erabili zuen dekretua aldatu zuen. Igotz Lopez alkate zuen udalak Zarateri esan zion hirigintza arauak bete behar zituela, eta horrek Lopez salatu zuen.