BILBO. Bilboko txosnaguneko Kulturguneko konpartsek Azken Kupelaren Dantza jaialdia egingo dute bihar, Errekaldeko plazan. Goizean, txikiek jolasak eta animazioa izango dituzte. 15:00etan bertso txotxa egingo dute, eta ostean, bazkaritarako elkartuko dira. Sagardoa, saiheskia, txorizoa eta odolosteak izango dira, hiru euroren truke. Arratsaldean musika izango da nagusi.