ABIADURA KONTROLATZEKO RADARRA

Zamudioko Udalak radar bat jarri du Txorierriko etorbidean, eskolen aurrean. Makina horrek autoek unean daramaten abiadura erakusten du. Gidariek mugak errespetatzea da helburua, eta, horretarako, kontzientzia sortu nahi dute radar horrekin. Autoak 50 kilometro orduko abiadura gainditzen badu, panelean aurpegi triste bat agertuko zaio gidariari. Bestalde, ekinbideak herriko gidarien ohiturak ezagutzeko eta datuak batzeko ere balioko du.