1936ko gerrako bonbardaketa gogoratuko du Galdakaok, astebetez

Oroimen Historikoaren Astea antolatu dute Galdakaon, beste urte batez, 1936ko gerran herrian izan zen bonbardaketa gogoratu eta biktimak omentzeko. Galdakao Gogora Elkarteak eta Galdakaoko Udalak hainbat ekintza prestatu dituzte, bihar hasi eta hurrengo asteburura bitartean.

Bihar, 09:00etan, Burdinazko Hesiaren ibilbidea egingo dute, bunkerrak eta trintxerak ikusiz. Datorren zapatuan berriro egingo dute. Martitzenean, eguenean eta barikuan hitzaldiak izango dira, 19:00etan, Gandasegin. Omenaldia maiatzaren 17an egingo da, 12:00etan, Plazakoetxen.