Soinu giroa hobetzeko plana onartu dute Muskizen

Muskizko Udalak auzokide eta talde ekologisten eskakizunak onartu ditu herriko soinu giroa hobetzeko planaren barnean, zarata mailaren jarraipen hobea egiteko. Bereziki, San Julian eta Los Campos auzoetan ekingo dute, Petronor eta errepide sarearen eraginak sortutako soinu kalitatea dela eta.