Hirietan, gehienez, 110 dezibeleko (dB) zarata egon ohi da. Gainera, maila horrek gora egiten du eguneroko hainbat elementuren eraginez. Auto baten klaxonak 110dB-ko zarata eragiten du, autobus bat martxan jartzean motorrak 91 dB sortzen ditu, eta anbulantzia baten sirenak 110 dB. MP3 musika erreproduzitzaile batek bolumen altuan 80 eta 90 dB-ra irits daiteke. Zarata maila apalei dagokienez, liburutegi bateko ohiko jardunean 20 dB egoten dira, eta bi pertsonaren arteko elkarrizketa normal batean 40 dB. Arnasa lasai hartzeak 5 eta 10 dB arteko zarata sortzen du.