Getxoko gizarte zerbitzuek 4.000 familia lagundu zituzten 2012an

Getxoko Udaleko gizarte zerbitzuek 4.000 familia lagundu zituzten iaz, 2011n baino 58 gehiago. Beste era batera esanda, 7.500 getxoztar inguru izan ziren gizarte zerbitzuen onuradun. Erdiak bizirik irauteko baliabiderik ez duten sendiak izan ziren, eta heren bat autonomia pertsonalerako laguntza eske joan zen.

Beste alde batetik, Bilboko Udalak Mazarredo kaleko neguko aterpetxeari buruzko datuak eman ditu. Aurtengo neguan, 474 etxebakok hartu dute aterpe bertan. 53 izan dira andreak, iaz halako bi. Durango Merinaldeko Mankomunitatearen aterpetxean, berriz, 79 etxebakok igaro dute gaua.