BEHARREAN HILDAKOAK GOGOAN

Laneko Osasunaren Munduko Egunarekin bat, Sopelako Udalak beharrean hildako sopeloztarrak omendu zituen joan den domekan. “Gaur, 2010. urtean hil ziren hiru auzokideen omenez landatutako zuhaitzen aurrean batu gara berriz ere, eta udalak gogoan izan nahi ditu historian zehar kapitalismoaren diru gosearen ondorioz osasuna eta bizitza galdu duten milaka langileak”, adierazi zuten. Iaz, 24 behargin hil ziren Bizkaian, eta aurten, dagoeneko sei dira.