Txiza egiteagatik, 324 isun ezarri ziren Barakaldon iaz

Barakaldoko Udalak 300 isun ekonomiko baino gehiago ezarri zituen iaz kalean txiza egiteagatik. Zigorrak 150 eurorenak izan ziren. Berehala ordainduz gero edo lehen aldia bada arau-hauste hau egiten dela, isuna erdira murriztu daiteke. Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkateak azaldu zuenez, “isunak ez dauka dirua biltzeko asmorik, jarduera deitoragarri hau geldiaraztea da helburua”. Gaixotasun eta inkontinentzia kasuetan, arau-hausleek beren egoera egiaztatzen zuen ziurtagiria erakusteko aukera izan zuten. Isunen %77 asteburuetan ipini ziren, tabernak dauden inguruetan. Kanpaina abian jarri zutenetik zigor kopuruak behera egin duela adierazi du udalak.