Balpardako industrialdea sustatzea adostu dute

SANTURTZI. Azpiegitura foru erakundeak eta Santurtziko Udalak Balpardako industrialdea sustatzeko akordioa sinatu dute. 72.000 metro koadro izango ditu; enplegua sortuko duten enpresa berriak martxan jartzeko. Industrialde berria orain arte landa eremu izandako inguruan egongo da eraikia.