175.000 euro, Getxoko euskara elkarteentzat

GETXO. Getxoko Udalak 175.000 euroko laguntzak onartu ditu, herrian euskalgintzan behar egiten duten elkarteen artean banatzeko. Bizarra Lepoan elkarteak 66.240 euro jasoko ditu, erabilera sustatzeko programetarako. Boluntzarreta elkarteak 48.001 euro jasoko ditu, UK aldizkaria finantzatzeko. Egizuk eta Algortako Bertso Eskolak 33.000na euro jasoko dituzte.