Udalak La Arenako dunen programari eutsiko dio

MUSKIZ. Orain arte lortutako emaitzekin “pozik”, Muskizko Udalak La Arena hondartzan dunak leheneratzeko programari eustea erabaki du. 4.500 euroko aurrekontuarekin, hilero egoera aztertzeko txostenak egingo dira, baita etengabeko mantentze lanak ere.