Gernikako arbola omenduko dute gaur

UGAO. Ugaon, herrian landatuta dagoen Gernikako arbolaren neba edo arreba omenduko dute gaur. Biak aurreko arbolaren uzkurretatik jaiotakoak dira. Ugaoko Historia Interpretazio Zentroak antolatu du omenaldia. Zuhaitzaren aurrean plaka bat jarriko dute, Udiarragako ermitaren ondoan. Horrez gain, ipuin kontalaria eta fruitu tailerra ere izango dira, besteak beste, gaur arratsaldean.