Foru aldundiak sail arteko plana jarri du martxan

Bizkaiko Foru Aldundian sail arteko plan bat sortu eta martxan jarri du, Bermeoko suteak eragindako kalteei aurre egiteko. Bereziki, etxerik barik geratu direnei laguntzea izango da plan honen egitekoa. Foru aldundiak herrian dituen 35 etxebizitza huts jarri ditu udalaren esku, beharrizana dutenen artean banatzeko.

Ingurumen Sailak, berriz, Jata mendiko eta Igorreko zabortegiak udalaren esku jarri ditu, erretako etxebizitzetako hondakinak horietara eroan ahal izateko. Foru aldundia bera arduratuko da hondakinek behar duten tratamenduaz. Gizarte Ekintza Sailak laguntza psikologikoa eskaini du. Ogasun Sailak, azkenik, kaltetuei erraztasunak emango dizkie zergak malgutasunez ordaintzeko.