Birziklatzea sustatzeko liburuxkak banatuko dira

MUNGIA. Zabor gutxiago nola sortu eta sortutakoa nola birziklatu azaltzen duten hiru liburuxka banatuko ditu Mungiako Udalak herritarren artean. Liburuxketako bat familientzat izango da, beste bat ostalari eta merkatarientzat eta hirugarrena industria fabrikentzat. Udalak adierazi duenez, ahalik eta zabor gutxien sortzea dute helburu, zero zabor filosofia jomuga gisa jarrita.