125.000 euroko laguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak 125.000 euroko laguntza onartu du Bermeoko sutean etxerik barik geratu direnentzat. Juan Mari Aburto Gizarte Ekintza sailburuak azaldu duenez, diru hori lehen mailako premiak asetzeko izango da; besteak beste, arropa, etxerako gailuak eta tresna elektronikoak erosteko baliatu ahal izango dute. Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Udalari emango dio diru sorta, eta tokiko administrazioa izango da, kaltetuek dituzten beharrizanen arabera, batzuen eta besteen artean banatzeko ardura izango duena.

Horrez gain, gogoratu du Bermeoko alde zaharra zaharberritzeko inguru izendatuta dagoela eta horretarako laguntzak eskatu ahalko direla.