Bizkaierara dokumentalak gainbegiratu bat egiten die Bizkaiko erara egindako saltsaren iraganari eta tradizioari. Bertoko gastronomiaren egoeraren berri emateko xedearekin, Aritz Galarza zuzendariak hainbat aditu eta sukaldari ezagun elkarrizketatu ditu. Leku esanguratsuenetan grabatu dute dokumentala, bertoko geografia erakusteko. Sukaldarien artean daude Aitor Elizegi, Daniel Garcia, Aitor Basabe, Jabier Gartzia, Eneko Atxa, Josean Martinez Alija, Alvaro Garrido eta Fernando Canales. Foru aldundiaren laguntzarekin eta Bizkaia atzerrian sustatzeko New York, Londres eta Sao Paulora egindako bidaietan izandako esperientziak kontatu dituzte sukaldariek. Lekukotasunak eta bizipenak jasotzeaz gain, gastronomiari lotutako tradizioei eusteko emakumeek izan duten garrantzia nabarmendu dute. Nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztuko dute dokumentala datozen hilabeteotan: Amsterdango Food Film Festivalen, Getxoko Cinegourlanden, Donostiako Zinemaldian, Internationale Filmfestspiele Berlin Culinary Cineman eta NYC Food Film Festivalen, besteak beste.