Emakumeen soldatak %22 baxuagoak dira

Bilboko Udalak plazaratutako txosten baten arabera, urteko lanaldi osoa kontuan hartuta, emakumeen eta gizonen artean %22ko soldata aldea dago. Hortaz, emakumeen batez besteko soldata txikiagoa da oraindik ere. Gainera, lan motak eta adinak eragiten diote soldataren aldeari ere.