Trenbide zaharraren lurrak kutsatuta dauden kezka

DURANGO. Abendura arte trenbidea igarotzen zen lursailak kutsatuta egon daitezkeela eta, kezka agertu du Durangoko Udalak. Osoko bilkurak Euskotreni eskatu dio lursailok aztertzeko eta kutsadurarik egotekotan neurriak hartzeko. Alderdi guztiek onartu dute Bilduk eta Aralarrek proposatutako eskaera, PPk izan ezik; abstenitu egin dira zinegotzi popularrak.