Landare hondakinak etxez etxe bilduko ditu udalak

SONDIKA. Sondikako Udalak landare hondakinak etxez etxe biltzeko erabakia hartu du. Besteak beste, belar mozketan eta arbolen inausketan sortutako hondakinak bilduko ditu zerbitzu berri honek. Konposta egingo dute bildutakoarekin. Biltzera joatea gura dutenek 900-72 06 31 telefonora deitu beharko dute.