HIRIBURUA ERE, ZURITUTA

Asteon, irudi bitxia utzi du eguraldiak: Bilbo zurituta esnatu zen astelehen goizean. Zapatuan hasi zen elurra itsas mailan egiten, baina astea hasi arte ez zuen lortu hiriburua zuritzea. Goizaldean, inatazi zaparrada batek kale eta errepideak estali zituen, eta eguerdira arte ez zen urtu. Hala ere, Bizkai barnealdeko eskualdeetan eragin du buruhauste gehien eguraldiak. Hainbat herritan 15 eta 20 zentrimetro arteko lodiera harrapatu du.