Gorbeialde, eskualdeko turismoaren gidari

AREATZA. Gorbeialde Arratia-Nerbioi eskualdeko landa garapen elkartea arduratuko da aurrerantzean kide diren hamabi herrien turismoaz. “Turismoak baliabide ekonomikoak handitzea eta ongizatea hobetzea dakar, eta herri biziak eta dinamikoak sortzen ditu”, azaldu du Iñaki Saenz teknikariak. Aurten eskualderako turismo plan bateratua martxan jarriko dutela iragarri dute, krisiari aurre egiteko baliabide modura.