Eskaintza berezia, Pozalagua bisitatzeko

KARRANTZA. Kobazuloen nazioarteko eguna dela eta, Karrantzako Udalak eskaintza berezia antolatu du astebururako. Bi bisitari joan arren, bakarrak ordaindu beharko du sarrera. Gainera, bihar eta etzi hara joango diren turisten artean Zestoako landetxe batean asteburu bat igarotzeko aukera zozketatuko dute. Bizkaian barrutik ezagut daitezkeen kobazuloen artean, ikusgarrienetakoa da Karrantzakoa. Haren estalaktita eta estalagmitak ezagunak dira mundu osoko adituen artean.