Erabiltzaile eta mailegu kopuruak gora egin zuen iaz liburutegian

Muskizko liburutegiak 25 urte bete ditu, eta, iaz, erabiltzaileen errekor berria finkatu zuen. Orotara, 18.110 pertsonak bisitatu zuten. Bisitarien %60 emakumeak izan ziren, eta %33, umeak eta 14 urtetik beherakoak. Irakurketa kluba sortzearekin, Muskizko ume gehiago eta gurasoak ere hurbildu dira liburutegira.

Liburuen, aldizkarien eta pelikulen maileguak ere %20 egin zuen gora. Gainera, hainbat herritako liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere asko igo zen.