DBHtik aurrera ere euskaraz ikasteko kanpaina bat hasi dute

Nahi dudalako! izeneko kanpaina abiatu dute Bizkaiko hamazortzi herri eta bi mankomunitatek. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza euskaraz ikasten dutenak bukatutakoan ere ikasketak hizkuntza berean jarraitzera animatzea izango da helburua. Hala, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta unibertsitate ikasketak euskaraz egiteko dituzten aukeren berri emango zaie gazteoi eta euren guraso zein orientatzaileei.

Txorierri eta Enkarterriko mankomunitateek bultzatu dute, Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Gordexola, Jatabe, Laukiz, Muskiz, Ortuella, Portugalete eta Zierbenako udalekin batera. www.nahidudalako.com webgunea jarri dute martxan, elkarrekin. Bertan, informazio zabala emango dute. Gainera, izan ditzaketen zalantzak argitzeko, Tuenti kontua ere zabaldu dute, hori baita adin horretako gazteen artean hedatuen dagoen sare soziala.

Horrekin batera, DBH amaitu eta euskaraz ikasten jarraitu duten ikasleen testigantzak ere jaso dituzte. Aukera hori zergatik egin duten azaltzen dute gazteok. Gainera, webgunean sartu eta inkestan parte hartuko duten guztiek hainbat sari irabazteko aukera izango dute: besteak beste, Nintendo 3 DS bat, tableta eta abenturazko egun-pasak.

Webgunean ez ezik, ikastetxeetan ere informazio zabala emango du te, esku orrien bidez. Gainera, hitzaldiak ere antolatuko dira.