ANTZERKIA, MUSIKA ETA BERTSOA

Artedramak eta Kultur Leioak Kultur Maratila jaialdia antolatu dute astebururako. Atzo hasi zen, eta domekan bukatuko da. Gaur, Metrokoadroka kolektiboak Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? lana taularatuko du. Eta Xabier Lizasok eta Andoni Egañak, Bi arreba bertso eta musika ikuskizuna eskainiko dute. Bihar, Biutz ikuskizuna eta Anariren kontzertua izango dira —irudian—. Domekan, Lingua Nabajorum antzezlana ikusteko aukera egongo da.