14,8 MILIOI AUTONOMO ETA ETE-ENTZAT

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du ETE enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak sustatzeko planaren bigarren zatia. Hala, aurten 14,8 milioi euro ipiniko ditu sektore horiek indartzeko. Imanol Pradales diputatuak garrantzitsutzat jo ditu laguntzok, “enpresa txiki eta autonomoek lanpostuen %90 sortzen dituztelako”. 330 autonomori eta 750 enpresa txiki eta ertaini lagunduko zaie; ondorioz, 15.000 lanpostu bermatuko dira. Barikuan aurkeztu zien plana enpresariei.