Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Bakar algarak

Teknologiak urrun daudenak gerturatu egiten ditu, baina, txarto erabilita, hurbil daudenak ere urrun litzake. Lagun batek esan zidan behin, tabernan geundela. Tragoetan genbiltzan, eta kuadrillako batek mugikorra atera zuen, mezu bat idazteko. Agian neu izan nintzen, ez dut gogoratzen, baina asko gustatu zitzaidan hausnarketa. Eta Ameriketara heldu nintzenetik, behin eta berriz entzuten dut Iñakiren ahotsa, gogoeta bera errepikatuz.

Sakelakoen hedapen masiboa baino lehenago, erraz desberdintzen ziren kanpotarrak eta herrikoak: etxekoek espaloian izan ohi zuten iltzatuta begirada eta bisitariek, ordea, gorantz zuzentzen zuten kopeta, herri ezezaguna ezagutzeko asmotan-edo. Baina, gaur egun, izan hemengo zein hango, sare sozial birtualen magiak sorginduta gauzka denok, eta, berdin dio non eta noiz, baina ezin telefonoa bost minuturo begiratzeari utzi. Eta Euskal Herrian joera nabaria bada hori, Estatu Batuetan gertatzen dena azaltzeko enegarrenera eraman beharko genuke tendentzia hau. Bost lagunen arteko otordu jatorra, bost lagun horien eta bakoitzaren Facebookeko 15 lagun aktiboenen arteko komentario trukaketa kaotikoa bihurtu da. Kaotikoa eta txepela.

Nahikotxo erabiltzen ditut sare sozialak neuk ere, baina zinez ez naizela maila horretara ailegatu. Marra argia zehaztu dut gainera: hurbilekoekin nagoenean hurbilekoekin nago, eta urrun daudenak urrun daude. Barrio Sésamo-rekin ikasi nuen hori. Egoera zentzugabeak ugaritzen ari dira baina, telefonoen uhinekin batera garraiatuko balira legetxe. Youtuben ikus daitekeen elkarrizketa batean, Jordi Evole kazetariak Iñaki Gabilondo elkarrizketagileari diotso emaztearekin, aurrez-aurre egonda, Whatsapp bidez egiten duela berba, “dibertigarria” delako. Jolas moduan ondo egon daiteke. Tristeena da aurreko asteburuan ikusi nuela gazte talde bat pubean, bakoitza bere mugikorreko lagunekin hitz egiten. Koadrilak sortzen zuen zarata bakarra bakar algarak ziren; irriñoa ere ez zuten partekatzen.

Baina bada irtenbiderik! Esan didate Idahoko jatetxe batean mugikorra erabiltzen ez duten bezeroek deskontua dutela! Boiseko lagun batek esan zidan, berak nonbait entzunda. Agian egieza da, baina ondo legoke, ezta? Eta Bakersfielden bizi den gipuzkoar batek esan dit, bere koadrila batzen denean, sakelako guztiak pilatzen dituztela mahaiaren erdian eta telefonoa begiratzen duen lehenak hurrengo erronda pagatzen duela. Bada zerbait. Paradoxa bada ere, aurrerapausoa da batzuetan teknologia baztertzea.