Lekeition ere, bandera jartzearen aurkako mozioa

Pasa den abenduaren 18an heldu zitzaion Lekeitioko Udalari banderi espainola jartzeko sententzia heldu zitzaion. Bandera “lehentasunez eta iraunkorki” jarri behar dutela agintzen du sententziak, eta hilabete biko epea eman diote udalari. Agindua ez onartzeak, ordezkarien inhabilitazioa ekarriko luke. Bilduk eta Udaleko hainbat zinegotzi ohik, bat egin dute gaur osoko bilkuran aurkeztuko den Geurea ikurrina, inposaketarik ez mozioarekin. “Alderdikerietatik aldendu eta euskaldun eta lekeitiar gisa inposaketari erantzun bateratua ematearen alde” agertu da udala. Lekeitiar guztiei gaur 18:00etan izango den bilkurara joateko deia egin diete.