Kandelario eguna ospatuko dute bihar, Gernika-Lumon

Bihar, Euskal Herriko eliza askotan kandelak bedeinkatuko dituzte, Kandelario egunaren harira. Sasoi batean, ohitura zen kandela horien negarrarekin etxekoak bedeinkatzea. Ekaitzak jotzen zuenean, gainera, piztu egiten zen, etxea babesteko asmoz.

Gaur egun ia galduta dauden arren, prozesioak ere egiten ziren. Gernika-Lumo da horri eusten dioten herri bakarrenetakoa. Arratsaldeko mezaren ostean, Andra Mari elizaren aurreko eskaileretan ume andana biltzen da, gurasoek lagunduta. Kandelak piztu, eta herri osoa zeharkatzen dute, Foru plazara arte. Bukaeran, sari modura, udaletxeko balkoitik gozokiak botatzen dizkiete. Bihar ere 19:00etan bilduko dira.