JOSEBA GOTZON, KUTTUN GIROAN

Joseba Gotzon abeslaria bertatik bertara ikusteko aukera izango da gaur, Barakaldon. Kontzertua “kuttuntasunean” emango duela iragarri du artistak berak. Eta izen hori eman dio gaurko ikuskizunari ere. Arimaktor salan emango du kontzertua, 20:30etik aurrera. Bertan, bere diskografiako zenbait abesti interpretatuko ditu: “Sortu nituen bezala interpretatuko ditut”, azaldu du. Kontzertuan bertan adieraziko du zelan sortu zituen, gainera. Sarrerak bost euro balio du.