Egin behar diren otorduak.

Egunero bost otordu egin behar dira. Horietako bakoitzean, zer jan den neurtu behar da. Gosarian, ezin dira falta esnekia, indarra ematen duten elikagaiak —ogia, gailetak edo zerealak— eta fruta edo zukua. Jolas orduan, ogitarteko txiki bat har daiteke, eta, gosarian hartu ez badira, fruta, fruitu lehorrak edo gailetak. Bazkarian, denetik jan behar da, eta egunero aldatu: pasta, okela, arrain urdina eta zuria, arroza, barazkiak, lekaleak… Askarian, ogitartekoa har daiteke; halere, komeni da hotz-egosiak aldatzea. Afaria bazkariaren araberakoa izan behar da; arraina hartu bada, afalorduan haragia jan daiteke. Opilak eta gozokiak ez dira egunero hartu behar.