Garapen iraunkorraren aldeko apustua egin du Enkarterrik

Enkarterriko udalek, mankomunitateak eta enpresariek gogoeta egin dute, %18ko langabezia tasa duen eskualdean, ekonomia nola suspertu asmatzeko. Ondorioztatu dute ingurumenak eskaintzen dizkien baliabideak modu iraunkorrean kudeatzea dela enplegua sortzeko bidea. Inbertsioa erakarri gura dute.