Ezkerraldean autoenplegua sustatzeko, 1,2 milioi euro

Iaz Lea-Artibai eta Enkarterrin enplegua sustatzeko martxan jarritako planak lortutako “arrakasta” ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak aurten Ezkerralde eta Meatzalderako ekinbidea abiarazi du. Imanol Pradales Ekonomia Sustapenerako ahaldunak azaldu duenez, Dema foru erakundearen bitartez kudeatuko dute, eta eskualdeko bederatzi udalek parte hartuko dute: Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Zierbena, Trapagaran, Ortuella, Abanto eta Muskizko udalekin. Langabeak identifikatzen laguntzea izango da Udal teknikarien zeregina. Planaren helburua izango da lau hilabetean 200 langabe lan mundura itzultzea izango da, autoenpleguaren bitartez.

Langabeen erdia urtarrilean hasiko da, eta besteak maiatzean. Bi pauso emango dituzte: hiru hilabetez Demak prestakuntza eta orientazioa emango die, eta laugarrenean enpresa martxan jarriko dute. Prestakuntza sasoian 350 euroko laguntza jasoko dute, eta enpresa martxan jartzeko itzuli behar izango ez diren 5.000 euro. Ondoren, urtebetez, Demaren babesa izango dute artean.