Uribe Kostan, 1,4 milioi gizarte gaietarako

SOPELA. Uribe Kostako Mankomunitateak 2,9 milioi euroko aurrekontua onartu du. Beraz, iaz baino %3,8 gutxiago izango dute inbertitzeko. Erdia gizarte gaietarako jarriko da. 500.000 euro etxez etxeko laguntza zerbitzurako erabiliko dira. Beste 220.00 gizarte larrialdietarako izango dira. Aurten, gainera, Barrikako Elordui adinekoen egoitzan eguneko zentroa irekiko dute.