Arte Eszenikoen Goi Eskolaren proiektua geldirik dago, Jaurlaritza berriak erabakiko duenaren zain. Aspalditik datorren egitasmoa da, 2006ko apirilean Legebiltzarrak aho batez onartu baitzuen. Lehenengo, 2008an zabalduko zutela iragarri zuten, gero 2012-2013ko ikasturtean, eta, azkenik, 2013-2014ko ikasturtean.