IGORRE. Arratiako Udalen Mankomunitateak 2013ko aurrekontua onartu du: 4,4 milioi, iaz baino %5 gutxiago. Udalen ekarpenak behera egin du, Arantzazukoak izan ezik, han biztanleriak gora egin duelako. Halere, “txikia” da aldea. Josune Gorospe presidentearen berbetan, “orain arteko zerbitzu guztiak eskainiko dira, eta indar berezia egingo da gizarte larrialdirako laguntzetan”.