LEMOIZ. Lemoizko Udalak 2013ko aurrekontua onartu du: 1,3 milioi izango ditu, iaz baino %4 gehiago. Udalak, gainera, ez du zorrik, eta aurten bukatuko du Udalkutxari zor dion dirua itzultzen. Aurrekontuko 40.000 euro Urizarreko eskola handitzeko jarriko dira. Egun, 70 umek ikasten dute bertan. Behar horiek bukatu ostean, 70 metro koadro gehiago izango ditu: ikasgela berri bat.