Galdakaon jaio zen (1796), baina Larrabetzun hazi zen Manuel Antonio Madariaga. Errementariak ziren etxekoak, baina alfabetatzeko aukera izan zuen umetan. Sei seme-alaba izan zituen.
1820an, bidelapur talde bat osatu zuen familiako hainbat kiderekin batera. Patakon ezizena hartu zuen. Arratian eta Unbe zein Bizkargi mendietan ibiltzen ziren hasieran, eta gero Patakon bera Espainiatik ere ibili zen. Hainbatetan atxilotu zuten. Lapurretan egiten zuen inguruetako bizilagunek “errukitsutzat” zeukaten; harrapatzen zuen guztia gehien behar zutenen artean banatzen ei zuen. Patakon, dekoneri kendu eta eztekoneri emon, dio esaerak.