Mungia elizatean jaio zen, XVI. mendean. Zer izen zuen ez da ezagutzen. Gaztelako koroak kortsario lizentzia eman zion, eta Bermeo eta batez ere Plentziako portuak izan zituen gotorleku. Hala, Mungiako Matxin ez ezik, Plentziako Matxin eta Bermeoko Matxin ezizenak ere izan zituen. Mertzenario moduan jardun zuen, Espainiako erresumaren esanetara.
1538. urteko irailaren 27an bere itsasontzi bakarrarekin Bizargorri pirata turkiarra eta haren agindupean zeuden 80 itsasontzi menderatu zituen. Handik urtebetera, Bizargorrik harrapatu egin zuen, eta beretzat lan egiteko agindu. Matxinek uko egin zionez, hil egin zuen.