Tejea elkartea eta Ikaztobiaren Feria, eskutik

2000. urtean sortu zuten Villaverde Turtziozen Tejea kultur elkartea. Jose Ignacio Agirrek gogorarazi duenez. “Ordura arte ospatzen genituen festa guztiak auzoetakoak ziren; ez zegoen haran osoa hartzen zuen ospakizunik”. XIX. mendearen bukaera aldera, Tejea mendiko zura aprobetxatzeko lan handia egiten hasi ziren bertako bizilagunak. 1940ko hamarkadan ere aritu ziren, 1936ko gerraren ondorioz pobrezia nagusitu zenean. Zura astiro-astiro erretzen zuten, egur zatiak egitura batean antolatuta: ikaztobietan, hain zuzen ere. Tejea elkarteak ohitura hori ezagutzen zutenekin hitz egin eta jaso egin zuen. Orduz geroztik, Ikaztobiaren Feria ospatzen dute, uztaileko azken igandean.