Norberaren kontsumorako nekazaritza landu izan dute Villaverde Turtziozen. Nekazaritza, abeltzaintza eta ikazkintza izan dira mendeetan bertako diru iturri nagusi. Gaur egun ere nekazaritza eta abeltzaintzarekiko lotura handia dute, baina askok Enkarterriko lantegietara jo behar izan dute beharrera.